miércoles, 11 de noviembre de 2009

Bihotz ausarta...


Laino artean bezala,neskarengana abiatu zen.

- Kaixo - esan zion neskari

Oihanek ez zuen erantzun.

Alderantziz, irribarrez berarengana hurbildu, oin puntetan jarri eta ezpainetan musu epel bat eman zion.

-Bai - esna zuen orduan.

- Bai, zer? - galdetu zuen Urtzik.

- Baietz erantzunten dizut.

- Baina oraindik ez dizut galderarik egin eta.

-Jolin, Urtzi - esan zuen Oihanek piska bat txantxetan-. Zuk noiz esango zain egon behar badut, bizarra irtengo zait.

-Horretan arrazoi osoa duzu - esan zuen Urtzik barreka.

Ondoren, piska bat makurtuta eta musua itzuli zion Oihaneri, musu luze bero-bero bat eman zion, inguruan entzuten ziren txistu burlati eta inbiditsuei kasurik egin gabe.


Eta ondoren,kitarra bizkarrean hartuta, han joan zen Urtzi, bere ametsetako neska eskutik zeramala eta zera pentsatuz, alegia, hainbeste neke eta buruko min pasatu ondoren, egun hartan bere bidea aurkitu zuela eta bide horretatik ez zela bakarrik ibiliko, laguntasuna onenean baizik. Bere bihotzean ez zuen euririk ari. Azkenean, atertu eta lainoen artetik eguzkia irten zen, eguzki eder distiratsua.

No hay comentarios:

Publicar un comentario